Egunero ez da final bat jokatzen, eta hori oso argi du aurrelari bakaikuarrak. Horregatik, "irabazi ala galdu, ospatu beharra dago, finala jokatzea egindako lan guztien saria baita". Lasoren eta Ezkurdiaren arteko finalak ikusmina piztu du eta leporaino beteta egongo den Nafarroa Arenan sekulako giroa espero da.