Jokin Urzelai

"Kiroldegia beteta ikusita, aspaldiko torneotako egunak etortzen zitzaizkigun burura"

Maider Betelu Ganboa 2022ko eka. 17a, 12:00

Asteburuan 16 taldek hartu zuten parte Arbizu Kirol Taldeak antolatutako Arbizuko Balda Futsal 24 Orduetan. Txapelketaren balorazio ona egin du Jokin Urzelai Etxebarria taldekideak

Arbizu Kirol Taldeak antolatutako Arbizuko Balda Futsal 24 Orduek giro ederra sortu zuten Arbizun. "Arbizuko garai bateko torneoak berreskuratu nahi genituen, eta pozik gaude" dio Jokin Urzelaik. Final borrokatuan, Ingenieria Iradik irabazi zion Iruñeko Eurovegas taldeari. Asteburuan Arbizu Kirol Taldeak estatu mailako torneo batean parte hartuko du Xixonen.

Erlazionatuak