Beietz taldea etxean ariko da

Guaixe 2022ko eka. 22a, 10:34

Arbizuko taldeak ekainaren 28an, asteartean, Kaos Etilikorekin oholtza elkarbanatuko du, Arbizuko festetan. 

Beietz taldearen Askatu Aingura biraren geldialdi bat Arbizuko festetan izanen da. Ekainaren 28an, asteartean, 00:00etatik aurrera, Arbizuko taldeak kontzertua emanen du. Ondoren, Kaos Etiliko taldearen unea izanen da. Agurainen sortutako taldearen 25. urteurrena da, eta Altsasun bizi den Zigor Leza Etxeberria abeslariak berpizteko unea zela pentsatu zuen.