Binakako Txapelketan Julen Martija izango du bikote Joseba Ezkurdiak, eta 2020ko Binakako txapeldunak gustura ekingo diote txapelketa luzeari. Oraindik Lau eta Erdiko txapela irabaztearen oihartzuna, aldiz ez da itzali. "Oso polita izan zen Arbizuko plaza herritarrez beteta ikustea. Eta hunkigarria. Halako momentua berriro bizitzeko irrikaz nengoen" azaldu zuen, finala irabazi eta biharamunean, pilotari onenen klubean sartu zen aurrelari arbizuarrak.