Estalpea egina dago

Guaixe 2023ko mai. 2a, 08:50

123.000 euro inguruko aurrekontua izan du lanak. Cederna-Garalurren bidez, Landa Garapenerako Funtsetik jasotako 50.000 euroak eta pandemia garaian jasotako erabilera askeko dirulaguntzako 63.000 euroak hartara bideratu ditu udalak

Arbizuarrek martxo akaberaz geroztik estalpea dute plazan. Arbizuko Udaletik jakinarazi dutenez, estalpea egina badago ere, bere barruko espazioa behar bezala jartzea falta da oraindik. Batetik, aulkiak jarriko dira. Eta, bestetik, lurrean haurrendako jolasak margotuko dira. Hala ere, hori guztia zehazten hari dira udalean. 

Herriaren ardatzean bertan eraikitako espalpeak 270 metro karratuko azalera du. Francisco Javier Razkin Flores alkateak azaldu duenez, “gune horrek aire zabaleko jarduerez gozatzeko aukera emango du, euria edo eguzki itogarria eragozpen izan gabe. Udalak nahi luke estalpea helduen, gazteen eta txikien, hau da, herritar guztien gune bihurtzea nahi dugu”. Razkinek gaineratu duenez, “espazio ludikoa izateaz aparte, tokiko eta eskualdeko produktuen azoka eta erakusketarako gunea ere izan nahi du. Bakarren batek horretan interesa badu, udala laguntzeko prest dago”.

Estalpeak 154.559,24 euroko aurrekontua izan du. Hura eraikitzeko Arbizuko Udalak Landa Garapenerako Programaren dirulaguntza jaso du. Programa Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsek eta Nafarroako Gobernuak finantzatu dute. 

Erlazionatuak