Nafarroa Arenako harmailetan hasitako festak Arbizuko plazan izan zuen jarraipena. Txapeldunek loreak jaso zituzten, eta aurreskuaren ondoren Bergarako Jone Igartua bertsolariak bertso polita kantatu zien. Lagunen animo kantuek ez zuten huts egin, pankarta, bonboa, tronpeta eta guzti. Herritarren besarkada eta muxuak jaso ondoren, txapeldunek, senitartekoek eta lagunek Olatzea Hotelean jarraitu zuten festa.