egitaraua

Arbizuko sanjuanak

Guaixe 2025ko eka. 20a, 10:45

2024ko Arbizuko festetan Sakana Kantuz. ARTXIBOA

Ekainaren 23tik 29ra, astelehenetik igandera, ospatuko dituzte festak arbizuarrek. 

San Juan bezperan hasi eta San Pedro egunera arte ospatuko dituzte Arbizuko San Juan festak; ekainaren 23tik 29ra. Zazpi eguneko festei hasiera emateko, arbizuarrak San Juan ermitara joanen dira, eta ondoren txarangarekin suak saltatzen joanen dira.

Arbizuko Udalak eskerrak eman nahi die festetako lan taldean parte hartu duten herritarrei. Bestetik, berdintasunean ospatzeko deia egin du, "berdin da adina, generoa edo jatorria". Zaintza lanak banatu eta konpartitzeko deia egin du, baita pertsona eta herriko ondarearekiko errespetua izateko ere. Euskaraz gozatzeko, eta "ondo pasatu, pasatu gabe" oharra zabaldu du ere. Bestetik, Fernando Urkia kalea zabalik egonen dena jakinarazi du. 

 

2025eko Arbizuko San Juan festak

Ekainak 23 astelehena

San Juan bezpera

19:00 Brindisa plazan eta festen hasierako suziria.

19:30 San Juanera igoera Txorongo Txarangarekin.

20:00 Bezperak, ermitan.

20:30 Maria Lonbren Zaldiya kintoen dantzak.

21:30 Jaitsiera, txarangarekin.

23:30 – 03:45 Iratzar taldearekin erromeria.

Ekainak 24 asteartea

San Juan eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

12:00 Meza nagusia.

12:30 Herri gosaria, udalak eskainia.

13:00 Eingo taldea: Kantan eta dantzan.

18:00 Elai Alai dantza taldea.

19:00 Arbizuko erraldoiak Haize Berri dultzaineroarekin eta buruhandiekin.

20:00 Aatea.

20:30 – 22:00 / 00:00 – 03:00 Joselu Anaiakekin erromeria.

Ekainak 25 asteazkena

Jubilatuen eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

11:30 Jubilatuen meza.

12:30 Herri gosaria eta jubilatuen luntxa.

13:00 Destino Sonora.

17:00 Mus txapelketa.

18:00 TOR magoa.

19:00 Gimnasia erritmikoa eta buruhandiak.

20:00 Aatea.

20:00 Txalainak.

00:00 – 03:00 Goxo Txaranga.

Ekainak 26 osteguna

Gazte eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria, Argi Bideak eskainia.

13:00 Poteo musikatua.

14:30 Bertso bazkaria: Eneko Lazkoz eta Julio Soto.

17:30 Tramakulu jolas kooperatiboak eta Multiabentura Naturkide-ren eskutik (10 urtetik aurrera).

18:00 Xaukena Elektrotxaranga.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Aatea.

20:30 Arbizu – Marda bi herri, askatasuna ipar. Palestina askatu kontzentrazioa.

22:30 Kontzertuak: Mendeku Iruñerria, No limits oi!, Nafarroa 1512 eta DJ Bull.

Ekainak 27 ostirala

Kintoen eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria, Alde Bidek eskainia.

13:00 Sakanako trikitilariak.

17:00 Haurren herri kirolak.

17:30 Herritarren arteko herri kirolak.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Aatea.

20:00 – 22:00 DJ Boletus Rumberus.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 Kontzertuak: La Txama eta DJ Boletus Rumberus.

Ekainak 28 larunbata

Denak itxaa eguna

11:00 Herriko puzgarriak. 

12:00 Arbizuko erraldoiak Haize Berri dultzaineruekin. 

12:30 Herri gosaria, Preso, iheslari eta deportatuen taldearen eskutik. 
Piperropil tailerra, plazan. 

13:00 Sakana Kantuz. 

14:30 Herri bazkaria. 

16:00 Bakarrizketak. 

16:30 4X4 triala. 

18:00 Herriko dantzariak. 

20:00 Kontzentrazioa: Preso, iheslari ta deportatuak etxera. 

19:00 Buruhandiak. 

20:00 Aate. 

20:00 - 21:00 Bizphiru pelau taldearekin erromeria. 

22:00 Zezensuzkoa. 

00:00 - 03:00 Bizphiru pelau taldearekin erromeria. 

Ekainak 29 igandea

Haurren eguna

11:00 Herriko puzgarriak. 

11:30 Haur eta gazteen pilot partiduak. 

12:30 Herri gosaria lurraldi ezberdinetako janariarekin. 

13:00 Play back. 

14:00 Jostailugilea Etxarri Aranazko abesbatza txikiaren ipuin musikatua. 

14:30 Haurren bazkaria. 

15:30 - 19:30 Uretako puzgarriak (oharra: ez ahaztu bainujantzia). 

20:00 Aatea eta buruhandiak. 
Hogei berriro taldearekin dantzaldia. 

22:00 Zezensuzkoa.