Bakaiku izan zen udal berria osatzen goiztiarrena. Larunbatean goizeko 8:00etan jarri zuten udal berria osatzeko ekitaldia. Adin mahaia osatu ondoren, “legeak hala agintzen duelako” formula erabilita hartu zuten kargua Egoitz Urrizak, Aner Galarzak, Asier Razkinek, Izaskun Kintanak, Francisco Javier Zeberiok, Pedro Mari Oleak eta Ion Tabarrek. Guztiek Egoitz Urriza aukeratu zuten alkate. Urrizak aurreko legegintzaldian alkate izandako Ion Tabarren laguntza izango du hasi berri den legegintzaldian, Tabarrek zinegotzi lanetan jarraitzen baitu.