Sei bakaikuarrek asteartean deklaratuko dute

Guaixe 2015ko abe. 1a, 08:56

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak Bakaikuko alkatea, bi zinegotzi eta hiru herritar deklaratzera deitu ditu. Iruñeko Justizia Jauregitik eginen dute, bideo konferentzia bidez, gaur. Antza, festen testu inguruan euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenean parte hartzeagatik” deitu dituela epaileak. Zitazioa salatu dute bai Bakaikuko EH Bilduk baita ehunetik gora herritarrek ere.