Gazte asanbladak 20. urteurrena ospatu du

Guaixe 2017ko mai. 17a, 16:06
Ospakizunean parte hartu zutenetako batzuk. Argazkia: @BakaikukoGA

Larunbaterako prestatu zuten egitarau zabalarekin Bakaikuko Gazte Asanbladak bi hamarkada bete izana ospatu zuen. Frontenis txapelketako final erdien ondoren, talde argazkia egin eta zuhaitza landatu zuten. Bertso bazkarian Saats Karasatorre eta Eneko Lazkoz aritu ziren bertsotan. Mahai burukoak eginda, frontenis txapelketako finaletara joan ziren. Hangoak eginda triki-poteoari ekin zioten. Ogitartekoak afaldu eta gero, dantzarako musika Osoron dj-ak jarri zuen.