Galdeketa gogoan

Guaixe 2017ko abe. 2a, 12:49

Asteburuan hura gogoratzeko egitaraua izan da eta udalak erakunde-adierazpena onartu du.

Astelehenean urtea bete zen bakaikuarrek Herri independente bateko herritarrak izan nahi duzu galderari erantzun ziotela. Erabakitze eskubidea praktikan jarri zuen herri galdeketak honako emaitzak utzi zituen: % 80k baiezkoa eman zuen, % 13,4k ezezkoa, 10 boto txuri eta bi boto baliogabe. Baina emaitza baino gehiago herri galdeketa izan zen arrakasta ospatu du asteburuan Bakaikuko Gure Esku Dagok.

Prestatutako egitaraua ostiralean erabakitzeko eskubidearen inguruan egindako mahai-inguruarekin abiarazi zuten. Arlo horretan dauden egitekoez aritu ziren ostiralean. Galdeketaren egunerako atzera-kontua hartu zuen hautetsontzi erraldoiari erabilera berria ematea erabaki dute. Etxetxo bihurtuta haurren jolas-parkean jarri zuten larunbatean, herri bazkariaren aurretik. Egunean zehar duela urtebeteko galdeketaren inguruko argazki erakusketa ikusteko aukera izan zen.