Plan Estrategikoarekin segitzeko

Guaixe 2019ko urr. 4a, 11:54
Auzolanari buruzko herri galdeketan botoa ematen.

Jarraipen Batzordearen bilera deituta dago gaur, 19:00etan, udaletxeko goiko aretoan.

2018-2028 Bakaikuko Plan Estrategikoa egiteko prozesua duela urtebete abiarazi zen eta otsailerako hiru lehentasun definituta zituzten bakaikuarrek: auzolana, eskolak izandako eraikina eta etxebizitza. Herri galdeketa bidez auzolana arautzen duen ordenantza onartu ondoren, Bakaikuko Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordearen bilera izanen da gaur eta lehentasunezko markatu ziren bi gai izanen dira hizpide: eskolak eta etxebizitza. Horiekin batera bakaikuarrek bestelako gaiak eraman ditzakete. 

Bestetik, alkateak eta zinegotziek jakinarazi dute udalaren informazioa whatsapp aplikazioaren bidez jasotzeko aukera dutela bakaikuarrek. Horretarako, 622 268 161 telefonora mezua bidali behar da aurrena.