Hizketan

"Kofradiako akta libururako bat oso berezia aukeratu dugu"

Alfredo Alvaro Igoa 2021eko urtarrilaren 25a

Bakaikuko San Anton kofradiak 305 urteko historia du eta bere kideak urteko bilera egin zuten larunbatean. Urteko jardunaren berri eman zuten kofradiako arduradunek, Mario Gastaminza maiordomoak eta Eduardo Urrestarazu beleroak: hildako kideen berri, anai berrien onarpena eta kofradiarendako akta liburu berriaren erostea.