Eskola hartu zuen eraikineko instalazioen energia birgaitzea egin da

Guaixe 2023ko ira. 11a, 11:10

Bakaikuko eskola zaharrak eraldatzeko lanak. ARTXIBOA

Lan horiek 40.560 euroko aurrekontua izan dute.

Bakaikuko eskola zaharren eraikina eraberritzeko lanak 2021ean hasi ziren. Haien baitan, aurten, lehenengo solairuko instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetu da. Zehazki honako lanak egin dira: beheko solairuaren eraginkortasun termikoa hobetu da, kanpoko arotzeria ordeztu da, dauden fatxadak isolatu dira, bero-sistema berritu da eta argiztapen-sistema hobetu da.

Lan horiek egin ahal izateko Bakaikuko Udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza zuzena izan du. Izan ere, helburu horrekin Nafarroako aurtengo aurrekontuetan diru sail bat onartu zen, EH Bilduk proposatuta, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onartuta.