egitaraua

Kamarroak Bakaikun

Guaixe 2025ko ots. 25a, 12:09

2023ko Bakaikuko kamarroak. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean, larunbata, ospatuko dituzte ihoteak Bakaikun.

Martxoaren 1ean, larunbatea, aterako dira kamarro txikiak eta handiak Bakaikuko kaleetara. Kamarroek soinean arpilerak, farak, narruak eta abar daramatzate. Asko odolez zikintzen dira, eta batzuek aurpegia zapiz estaltzen dute, beste batzuek buruan txanoak eramaten dituzte edo edozein animaliaren burezurrak edota adarrak. Eskuetan Sakanako zigor luzeenak dituzte, bizpahiru metrokoak, zaparra deitutakoak. Zirikatzeko Kamarro, txirri txarro oihukatu behar zaie. Gurdi bat eta bi kamorrok tira egiten dioten goldea eramaten dute, ereitea irudikatzen duena.

2205eko Bakaikuko ihoteak

Martxoak 1 larunbata

11:30 Kamarro txikien kalejira.

14:30 Bazkaria, elkartean.

17:30 Kamarroen kalejira, elkartetik.

18:30 Sua.

Erlazionatuak

Kamarroak, mende laurdena

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022 mar 07 Bakaiku