Erreleboa Bakaikuko dendan

Guaixe

Arantzazu Zabala Lakuntza eta Edurne Rivera Elso dendan. ARTXIBOA

Dendari batek lanpostua utzi eta berriak ordezkatu du.

Bakaikuarrok herri kooperatibak sustatutako Bakaikuko dendak lau urte bete zituen lastailaren 6an. Hasieratik bi dendari aritu dira dendan lanean: Arantzazu Zabala Lakuntza eta Edurne Rivera Elso. Azken horrek dendan lan egiteari utzi zion larunbatean, lastailaren 10ean. Herri kooperatibako ordezkariek Riverari "denda martxan jartzeko egin duen esfortzua eta urte hauetan guztietan egindako lana eskertu" zioten larunbatean.  Eta esker ona adierazteko opari bat eman zioten larunbatean. Haren ordez Itsaso Zelaia Castillo hasi da dendan lanean.