Resano Munduko Aizkolari Azkarrena Txapelketan

Guaixe 2016ko urt. 29a, 10:12

Igandean, 12:00etan, Agurainen

Igandean hasiko da Egur Sportek antolatutako Munduko Aizkolari Azkarrena Txapelketa, Agurainen. Zehazki, lehendabiziko kanporaketa egonen da jokoan. 16 aizkolari lehiatuko dira, tartean Iban Resano dorrobarra. Berarekin batera Aitor Jauregi, Iñaki Kintana, Eloi Kortxero, Juan Rodriguez, Dani Lopez, Esteban Muñiz, Asier Pellejero, Daniel Vicente, Eneko Saralegi, Aitor Senosiain, Ruben Saralegi, Julen Kañamares, Felix Etxeberria, Mieltxo Mindegia eta Juanjo Lopez Azpilikueta ariko dira. Kanporaketa sisteman jokatuko da lehen kanporaketa hau; 45 ontzako bi enbor erdibitu beharko dituzte aizkolariek eta azkarrenek egingo dute aurrera.