Motxila 21 BBK Music Legends jaialdian parte hartuko du

Guaixe 2018ko mar. 19a, 15:48

Aintzane (saxofoia) eta Ainhoa Lizarraga Etxeberria (akordeoia) dorrobarrak eta Andoni Zilbeti Elia (saxofoia, gitarra eta ahotsa)kide dituen Motxila 21 taldea BBK Music Legens jaialdiaren 3. edizioan ariko da. Garagarrilaren 30ean ariko dira Sondikan eta haiekin batera, kartelean, musika anglofonoko izen handi bat izanen da: John Cale. Gainera, oholtza honakoekin partekatuko dute Motxila 21ekoek: Glenn Hughsm Ana Popovic, Dead Bronco eta Moonshakers.