Lau hautagaien artean bozkatzeko aukera zuten iruindarrek, eta 5.000 bozka baino gehiagorekin hiritarrek Motxila 21 ekimena aukeratu dute. Taldearentzat "ohore bat" da txupinazoa botatzea. Ibai Ganuza eta Leire Zabalza taldekideek botako dute txupinazoa Motxila 21en izenean garilaren 6an, 12:00etan, Iruñeko Udaletxeko balkoitik.
Motxila 21 taldea Nafarroako Down Sindromea Elkartearen abaroan sortu zen 2005. urtean.