Ainhoa Lizarraga

"Zumbathoia bezalako ekitaldiek sekulako indarra ematen digute"

Maider Betelu Ganboa 2021ko ira. 23a, 12:00

Motxila 21 taldeko akordeoi jolea eta taldeko boluntarioetako bat da Ainhoa Lizarraga Etxeberria dorrobarra. Irailaren 11n Uharte Arakilgo Zumbathoi Solidarioan izan zen bere ahizpa Aintzane taldeko saxofoi jolearekin eta Andoni Zilbeti Motxila 21eko saxofoia eta gitarra-abeslaria. Egun zoragarria izan zela aipatu du, eta esker oneko hitzak besterik ez ditu.