Hizketan

"Irristaketara ongi pasatzera noa, baina oso lehiakorra naiz"

Maider Betelu Ganboa 2025eko uztailaren 22a

Aiora Resano Larraioz dorrobarra Sakana Patin taldeko irristalari fina da

Denboraldi ederra egin du, tartean Nafarroako Pista txapelduna izan da eta Espainiako Zirkuituko txapeldunordea. Sakanan pista bat izatea "ezinbestekoa" dela uste du. "Sakanan pista beharrezkoa da. Ezin gara behar bezala entrenatu".