Hizketan

"Ergoienako Birarekin gure hiru herriak ezagutarazi nahi ditugu, hor gaudela esan"

Maider Betelu Ganboa 2024ko irailaren 20a

Irailaren 21ean Ergoienako Bira jokatuko da, Dorraon. Bertara gerturatzeko gonbitea egin du antolakuntzan dabilen Irantzu Mozo Berastegik.

Ergoienako Biran aritu nahi duenak egunean bertan du izena emateko aukera, 10:00etan, Dorraoko plazan. "Ergoienako Bira gogorra, baina polita dela esaten digute korrikalariek".