Humanizatutako geografiaren aztarnak

Guaixe 2019ko eka. 25a, 10:33
Iruñeko Doña Blanca de Navarra kalea 1920-1940 urtean. NUP-EKO LIBURUTEGIA

Geografia modernoaren "aitzindaria" izan zen Leoncio Urabayen Arakildarra. Orain, bere lanen oinarri diren hainbat argazki zahar ikus daitezke Nafarroako Ubertsitate Publikoko erakusketa digitalean

1888an Errotzen, Arakilen, geografiaren ikerketak eraldatuko zituen goegrafoa jaio zen. Leoncio Urabayen zen. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Urabayanek egindako lanak eta erabilitako dokumentu grafikoak eskura jarri ditu erakusketa digitalean. Gainera, noizbehinka erakusketak antolatzen ditu ere. Cocha Guijarro NUP-eko liburutegiko sailburuak azaldu duenez, ikerlariendako zein publiko orokorrarendako interesgarria da.

Leoncio Urabayen geografo "aintzindaria" izan zen. Nafarroako geografia modernoa ikertu zuen, eta gehien intersatzen zitzaion arloa humanizatutako paisaiak ziren. Gai horretan oinarritu zen ia bere lan guztia. Hortaz, jendeak paisaian zuen eragina ikertu zuen. Baita herri eraikinei buruz idatzi zuen ere. Horretarako, herrietako etxeen eta eraikinen argazkietan oinarritzen zen. Urabayen irakasleen irakasle izan zen ere.

Nafarroako etxeez eta Iruñeko eta herrietako kokalekuez idatzi zuen Urabayenek. 2008an Miguel Urabayen, Leoncioren semeak, aitaren artxibo profesionala ematea erabaki zuen. NUPekin harremanak izaten hasi zen. izan ere, Leoncio Iruñeko Magisteritza Eskolako zuzendaria izan zen, eta bere oinordekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoa izan da.

Hamar urtez NUPek Urabayanen artxibo profesionalaren dokumentuak, artxiboak, argazkiak, testuak eta beste jaso ditu. Jasotakoaren "inbentario zehatza" egiten ari direla azaldu du Guijarrok. Gainera, gauzak digitalizatzen ari dira ere. Artxiboan argazki bilduma "garrantzitsua" dagoela esan du, eta horietako 30 argazki NUPen 30. urteurrenaren harira erakusketa batean erakutsi zituzten. Orain, erakusketa digitala ireki dute NUPeko liburutegiaren web gunean.

1900 eta 1960 urte bitarteko argazki zaharrak dira orain plazaratu dituztenak. Nafarroako herri etxeetako argazkiak eta postalak dira, eta hainbat autoreek egindakoak dira. Argazkiak ikerketa lanak egiteko erabiltzen zituen geografoak, eta ikerlariendako interesgarriak izan daitezke. Hala ere argazki eta postalen erakusketa "arrakastatsua" izaten ari da: "jendeari gustatzen zaio argazki zaharrak ikustea".