Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio izendatu zuen Harivenasa SLk Arakilen eginen duena. Elikadura sektoreko enpresa da eta 50 lanpostu zuzen sortzea aurreikusi du. Foru administraziotik azaldu dutenez, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin bat egiten du hainbat arlotan: elikadura katea lotzeko erronkekin, elikadura osasungarriaren apustuan, eta tokiko garapen ekonomikoa eta tamaina erdiko enpresen gehitzearekin.
Harivenasa SL egun Noainen oloa eta beste zereal batzuk gizakien kontsumorako eraldatzeko fabrika pitteka Etxarrenera leku aldatuko da, eta bertan jarraituko du zerealen malutak eta ezohiko irinak ekoiztuz (artatxikia, kinoa eta artobeltza). 24 milioi euroko inbertsioa eta zuzeneko 100 lanpostuetara iristea aurreikusi da, egun dituen 50ak bikoiztuz, sortu ditzakeen zeharkako lanpostuekin batera. Harivenasa SL Nafarroako Rural Kutxaren Harivenasa 2000 taldeko enpresa da.
Foru intereseko inbertsioak
Gogarazi beharreko da Exekutiboak foru intereseko inbertsio moduan izendatu ditzakeela Nafarroaren garapen ekonomikoan zein gizarte eta lurralde garapenean aparteko garrantzia duten proiektuak. Izendapen hori duten ekimenak lehentasunezko bultzada dute eta hala Nafarroako administrazio publikoan tramiteak egiterakoan azkartasuna eskuratzen dute. Hala, ekimena martxan jartzeko orduan erdira gutxitzen dira tramiteen epeak, baita planteamendu urbanistikoak, esleipenak edo irekiera eta funtzionamendu izapideak.