2021ean, pandemiagatik Zabaletak Elezkanorekin lortutako txapela ezin izan zutenez behar bezala ospatu, arakildarrek arantza kendu eta 2023an bai, gustura ospatu zuten Zabaletak Elordirekin lortutako garaipena. Aurreskua, lore sorta, su artifizialak... denetatik izan zen Iratzar jatetxean. Final eguna zirraragarria izan zen guztiendako.