Lau etxarriar Soinu-Zahar txapelketan

Guaixe 2017ko mai. 12a, 13:45

Igandean, Legazpin, Soinu-Zahar txapelketaren finala jokatuko da eta maila bakoitzean bina etxarriar lehiatuko dira. 7 eta 12 urte bitarteko mailan Maddi Beltzak eta Maddi Garmendiak eta 13 eta 15 urte arteko mailan, berriz, Elai Gomezek eta Naroa Otxoak.