Pasa den asteartean PPko Ana Beltranek Nafarroako PArlamentuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean eskaera egin zion Ana Ollo kontseilariari: Etxarri Aranazko Udalak Sufrimenduaren Mapa egiteko jasotako 5,790 euroko diru-laguntza kentzea.
PPkoaren eskera ahozkoa izan zen, eta UPNk eskaera bera eginez mozioa aurkeztu zuen atzo. Udalari diru-laguntza kentzearekin batera, "ETAren terrorismoa zuritzeko asmo guztiak baztertzea" eskatzen dute erregionalistek. UPNkoendako "agerian gelditu da aipatu mapan ETAko biktimak eta erakunde terroristako kideak parekatzen" direla. Euren ustez, "kontakizunaren bataila irabazteko estrategiaren barruan dago eta bi alderen arteko gatazka politikoa zegoenaren teoria sendotu nahi du; bi aldeak zilegitasun bera eta Giza Eskubideak urratu eta sufrimendua eragin zutela".