Alkateak zehaztu duenez, "Hasierako hurbilketa bat da, Osatu, garatu eta zuzendu beharko dena". Horretan laguntzeko deia egin die etxarriarrei. Herritarrei eta eragileei "iragana aztertuta" elkarbizitzarako espazioak sortzeko deia egin die udalak.
Bestetik, jakinarazi dute gaur jendaurrean aurkeztutako dokumentua herritarrendako antolatutako batzarrean aurkeztuko duela Euskal Memoriako Iñaki Egaña ikerlariak. Batzar hori hilaren 30ean, heldu den asteartean, 18:30ean izanen da.
Datuak
Gerra Zibilekoak
17 etxarriar hilak. Tartean Felix Lopez Sanchez alkate izandakoa.
4 Errepublikaren aldeko borrokan hilak.
4 Etxarrin, Lizarrustin, fusilatutako ordiziarrak.
4 Etxarrin, Haritzalkon, fusilatutako sakandarrak.
17 Preso egondako etxarriarrak.
12 Depuratuak.
1 Errepublikazaleek hildakoak. Umea, Iruñeko bonbardaketa batean hila.
225 Ejercito Nacionalean borrokatu zutenak.
24 Ejercito Nacionalean borrokatu eta hil ziren etxarriarrak.
Gerrostea
2, Gurseko errefuxiatu eremuetan izandakoak.
5, Erbesteratuak.
5 Kartzeleratuak.
1966-2015
1 Torturatu ondoren bere buruaz beste egin zuena: Antonio Goñi Igoa.
6 Tribunal de Orden Publico auzitegian epaitutako etxarriarrak. 5 kartzelara zigortu zituzten.
5 Hildako, ejerzitoak Andian utzitako lehergailuak txatarrerako jaso eta lehertzean.
1 ETAk hildakoa: Jesus Ulaiar alkate ohia.
3 ETAko kide hilak: Juan Ignacio Erdocia Larraza, Pello Mariñelarena Imaz eta Josu Zabala Salegi.
8 Segurtasun indarrek zaurituak.
9 Gerra zikin ekintza.
64 Atxilotu eta epaitu. (Salatutako torturak ez dira ikertu)
11 Erbesteratu.
19 Kale borroka ekintza.
6 preso gaur egun.
3, mehatxuak jasotako hautetsiak.
2, Soldaduskarekin ez kolaboratzeagatik ezgaitutako alkateak.
8, Intsumitu edo desertoreak.