Txistularien eta abesbatzaren bigarren saioa

Guaixe 2018ko mai. 4a, 10:36

Burundar Txistulariak eta Etxarriko abesbatza igandean, 19:00etan, Etxarriko elizan ariko dira

Elkarrekin hainbatetan aritu arren, bi musika erakundeek elkarrekin aritzeko propio prestatutako aurreneko errepertorioa da Baga, biga, higa kontzertua, apirilaren 21ean Altsasun mustu zutena. Txistua festa giroaz aparte bestelako musika interpretatzeko balioa duela azaldu nahian darama 11 urte.

Aurten Etxarri Aranazko abesbatzarekin batera egin dute ahalegina. Txistu eta abesbatzarako errepertoriotik aukeraketa egokia egin dute bi erakundeek eta denetariko egitaraua aurkeztuko dute: euskal kantak, tangoa, swing-a edota Carlos Sanchez Ekizak konposatutako Hiru nafar kanta piezaren moldaketa berria, Burundar Txistulariak taldeko kideak berak moldatu duena.

Egitaraua
La Bataile
Ilunabarra
Agur nire bihotzeko jaioterri maitea
Potxolo dago negarrez
Hiru kanta nafar
Gernika
Artzain kantak
Haurrak lotaratzeko doinua
Kitolis
Zuk ukatu
Maitia nun zira
Baga, biga, higa

Erlazionatuak

Kontzertu ederra

Guaixe 2018 api 25 Altsasu