Toponimoak pasiatzen ezagutzeko aukera

Guaixe 2019ko ira. 12a, 17:57

Larunbatean, 10:00etan, Basopokaletik hasiko da beheko basoan barnako 2 orduko ibilbidea.

Herriko toki izenak kultur-ondarea direla jakinik, Etxarri Aranazko Udaleko Euskara Batzordeak haiek jaso eta ofizialdu egin ditu. Aldi berean, herriko toki etxarriarren artean zabaltzeko toponimia-ibilaldiak antolatzen hasi zen. Jose Luis Erdozia aditua buru dela egiten dira ibilbide horiek. Beheko basoan egiten duten hirugarren ibilbidea izanen da larunbatekoa eta Artxanen inguruan ariko dira, inguruko toponimoak zein diren aletzen.