Errefuxiatuen egoera haurrei azalduz

Guaixe 2019ko urr. 25a, 11:29
Etxe txikiena antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

'Etxerik txikiena' antzezlana izanen da bihar, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean

Bi haur errefuxiatuen istorioa kontatzen du Etxe txikiena antzezlanak. Haurrei gerraren eta errefuxiatuen gai gogorra gerturatzeko modua da antzezlana. Bihar, larunbata, 17:30ean, Sakanan lehenengo aldiz izanen da antzezlana, Etxarri Aranazko kultur etxean. Eva Azpilikueta aktore altsasuarra da protagonistetako bat eta Feten Xixongo Arte Eszenikoen jaialdian aktore hoberenaren sari jaso zuen antzezlan honetan egindako lanagatik.

Bettina eta Noma dira Etxe txikiena antzezlaneko protagonistak. Bettina maleta eta sagarrondo batekin ihes egin duen haur bat da eta bere egoera berdinean dago Noma, Laura Villanueva aktoreak interpretatzen duena. Rosa Diez antzerkigile ospetsuak zuzentzen du lana.