'Ahotsak' saioaren finala izanen da gaur

Guaixe 2019ko urriaren 28a

Etxarri Aranazko Abesbatza 'Ahotsak' saiorako egindako bideoklipa. UTZITAKOA

Etxarri Aranazko Abesbatzak ETB1eko 'Ahotsak' saioan parte hartu du eta finalera iritsi da. Gaur gauean final handia emitituko dute, 22:15etik aurrera

'Ahotsak' ETB1eko saioa bi hilabatez Euskal Herriko bazter guzteitatik aritu da abesbatza hoberena bilatzen. Etxarri Aranazko abesbatzak parte hartu zuen programan eta finalera iritsi zen. Gaur, 22:15etik aurrera, zortzi abesbatzekin lehiatuko da sakandarra, Euskal Herriko abesbatza hoberenaren titulua lortzeko.