Zetak akustikoan

Guaixe 2020ko ira. 2a, 10:34
Zetak taldearen aurkezpena Oialumen. ARTXIBOA

Pello Reparaz eta Gorka Pastor taldeko kideek kontzertua akustiko eskainiko dute bihar, irailak 3, osteguna, 21:00etan, Etxarri Aranazko plazan. Dagoeneko sarrerak agortu dira. 

Etxarrin uda bizi programaren barruan Zetak taldearen kontzertu akustikoa izanen da bihar, osteguna, 21:00etan, Etxarri Aranazko plazan. Pello Reparaz eta Gorka Pastor taldeko kideak ariko dira agertokiaren gainean Zetak taldearen abestiak modu akustikoan aurkezten. Reparaz taldeko ahotsa da eta Pastorrek teklatua eta beste tresna elektroniko batzuk jotzen ditu. Emanaldia ikusteko sarrerak astelehenean kaleratu zituzten, eta denbora gutxian agortu ziren. 

"Herrian jende pilaketarik ez izateko eta arriskurik ez hartzeko", Etxarri Aranazko kultur zerbitzuak Zetak-en kontzertura ez joateko mezua zabaldu du. "Kultura gu guztion bultzada behar du, eta gauzak ondo egin beharrean gaude".