Bertso eskola berria Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko ots. 4a, 11:29
Bertso eskola bateko irudia. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA/ARTXIBOA

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bigarren lauhilekorako zazpi Bertso Eskola berri eskainiko ditu, haietako bat Etxarri Aranatzen. Izena emateko epea otsailaren 17ra arte zabalik izanen da. 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari talde gehiago gehitu dizkio. Talde berriak otsailaren 22ko astean hasiko dira eta maiatza bukaera bitarte izanen dira. Izena ematea atzo hasi zen eta otsailaren 17ra arte zabalik egonen da Nafarroako Bertsozale Elkartearen webgunean. Gutxienez lau lagunek eman behar dute izena talde osatzeko, eta 40 euroko prezioa izango dute. Zazpi eskola berri aurreikusi dituzte, tartean Etxarri Aranazkoa. Ikasleak astean behineko maiztasunarekin elkartuko dira, hamahiru eta hamalau eskola osatu arte. 

Etxarri Aranazko taldea Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleendako bideratuta dago eta asteartetan 17:00etatik 18:00etara izanen da, maisu-aistren etxean. Irakaslea Joseba Beltza izanen da. Talde berriez gai, urrian martxan jarri zirenetan ere izena emateko aukera dago.