Hizketan

"Urrezkoan aritzea oso ondo etorri zait. Ongi ibili gara, ilusioa piztu dit"

Maider Betelu Ganboa 2021eko martxoaren 24a

Goizeder Beltza Igoa etxarriarrak Hodei Ezpeletarekin parte hartu zuen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan. Hodeien aitak eskatuta animatu zen parte hartzera, eta oso ondo etorri zaiola aitortu du. Izan ere, pandemiarekin oso gaizki pasa zuela aitortu du aizkolari etxarriarrak, ez zuela entrenatzeko gogorik ezta ilusiorik ere.