'Urbasa' ikuskizunaren emanaldia

Guaixe 2021ko mai. 26a, 10:04
Hutsun taldea eta Ortzi 'Urbasa' ikuskizunean. UTZITAKOA

Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak ohituren eta egunerokotasunaren arteko "talkaz" hitz egiten duen ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 30ean,  19:30ean, Etxarri Aranazko plazan

Urbasa musika eta akrobazia ikuskizuna da. Hutsun taldeak txapalaparta eta musika jartzen du eta Ortzi Acostak zirku kutsua ematen dio emanaldiari. Ohituren eta egunerokotasunaren artean sortzen den "talkei" buruz hitz egiten du ikuskizunak, eta Urbasa deitu zioten mendizerra paisaia "polita, atsegina eta gure obrarako papera betzetzen" zuelako, baita Acosta gasteizatarra delako eta Mikel Urrutia eta Anai Gambra iruindarrak: erdian gelditzen den zonaldea Urbasa da. Igandean, maiatzaren 30ean, 19:30ean, Urbasa ikuskizuna eskainiko dute Etxarri Aranazko plazan. 

 

Erlazionatuak

Gure unibertsoa Urbasan kokatzen da

Erkuden Ruiz Barroso 2020 ira 08 Olazti