Hizketan

"Etxarri Aranazko Txakurkrosa ikusteko Haritz Zaharren Ibilbideko edozein puntu edo irteera dira ikusgarrienak"

Maider Betelu Ganboa 2022ko urtarrilaren 28a

Bi urtetako etenaldiaren ondoren igandean, 9:00etatik aurrera jokatuko da Etxarri Aranazko Txakurkrosa. Txakurrari lotuta egiten diren lasterketa hauek "ikusgarriak" direla nabarmendu du Triku Trail talde antolatzailetako Igor Artieda Galdeanok.