Bakaikoa eta Elizegi txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera. Etxarriarrak ongi ikusten du bere burua, "erasokorrago", eta finalerako "oso gogotsu" dago. Final "oso gogorra" aurreikusten du, "Zabalak eta Etxeberriak huts gutxi egiten dituztelako eta atzean oso bikote indartsua" direlako, baina "dena" emango du Promozioko Binakako txapela janzteko, Buruz burukoa eta Lau eta Erdietakoa dituenez, Promozioko trilogia itxiko lukeelako.