Hizketan

"Europako 55-59 adin arteko Duatloi Txapelketa lortzea kosta egin da. Poz handia da"

Maider Betelu Ganboa 2022ko urriaren 4a

Juan Luis Maiza Begiristainek Bilbon jokatutako Europako Txapelketa irabazi zuen, bere adin tartean, madrildar baten eta austriar baten aurretik

Lortutakoarengatik "oso pozik" dago etxarriarra eta apirilean Ibizan jokatuko den Munduko Txapelketan aritzeko txartela lortu du, Peio Bergara Sakana Triatloi Taldeko taldekidearekin batera. Hori izango da hurrengo helburu garrantzitsua, etxarriarra ez delako geldi egoteko horietakoa.