Meri haurdun dago eta laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egin du. Ez zekien haurdun zegoenik, eta betiko galdera irtsi da: umea zer izango den. Meri, Mari eta Lari antzezlanak sexu eta genero aniztasunaz, familia eredu desberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, oro har, askatasunaz hausnartzen du. Ipuinekin eta Yogurhina Borovaren abestiekin osatutako ikuskizun bat da. Gidoia Galder Perezena da. Urriaren 30an, igandea, 17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da. Gonbidapenak berdintasuna@sakana-mank.eus epostara mezu bat bidaliz edo Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eskura daitezke.
Ikuskizuna Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Kattalingune Nafarroako LGTBI+ zerbitzuek antolatutako Urri Trans programaren barruan antolatu dute.