Txatarren garaia

Guaixe 2023ko urt. 24a, 12:56

2022ko Etxarri Aranazko kintoak txatarrez jantzita. ETXARRI KULTURA/ARTXIBOA

Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.

Txatarra begi gorri, urtean behin etorri! Kintoak izanen dira otsailaren 2an, 9an eta 16an, ostegunak, Etxarri Aranazko ihoteetako lehenengo protagonistak. Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde egunak ospatuko dituzte, hurrenez hurren. Garai batean Gizakunden gizon helduak txatarraz jantzi eta herrian barna puska biltzea egiten zuten. Gaur egun, kintoak ateratzen dira eskean zaku eta trapu zaharrekin. Andrekunden emakumezkoen eguna zen eta haiek ateartzen ziren txatarrez jantzita; gaur egun, kintoak aterako dira otsailaren 9an ere eskean. Egun honetan ere hainbat etxeetako emakumezkoak edo lagun taldeak afaltzera elkartzen dira. Garikuden, otsailaren 16an, kintoak txatar bihurtuta eta zigorra eskuan opatzen dituzten guztiak berotzeko asmoz ateratzen dira. Egun honetan urte guztiko gorabeherako konpontzeko baliatzen zen.

Etxarri Aranazko ihoteek beste bi egun dituzte: Zalduiyote otsailaren 18an, larunbata, eta otsailaren 21ean, astearteiyote ospatuko dute. 

Etxarri Aranzko iyoteak

Otsailak 2 osteguna
Gizakunde

  • 19:00 Txatarrak kalez kale ibiliko dira.

Otsailak 9 osteguna
Andrekunde

  • 19:00 Txatarrak kalez kale ibiliko dira.

Otsailak 16 osteguna
Garikunde

  • 19:00 Txatarrak kalez kale ibiliko dira.

Otsailak 18 larunbata
Zalduniyote (hiri ihoteak)

Kintoen jolasak.

  • Tabernen auzatea.
  • 13:00 Triki poteoa, EGAk antolatuta.
  • 18:30 III. Mozorro eta Dantza txapelketa, EGAk antolatuta, plazan.

Otsailak 21 asteartea
Astearteiyote (herri ihoteak)

  • 19:00 Kixkimau Pintton kalejira, EGAk antolatuta.
  • 20:00 Kixkimau Pinttxon erretzea, plazako zabalgunean.

 

Erlazionatuak