Otsailaren 2an, osteguna, Gizkunde eguna ospatu zuten Etxarri Aranatzen eta horrekin hasi ziren herriko iyoteak. Kintoak txatarraz jantzita kalera atera ziren eta zigorrak banatzen aritu ziren. Hilaren 9an eta 16an, ostegunak, Emakunde eta Garikunde ospatuko dute ere txatarrez jantzitako kintoek.