Udalak hiltegirako ur bero sanitarioaren instalazioa jartzeko lanak eman nahi ditu

Guaixe 2023ko mai. 9a, 11:32

Etxarri Aranazko hiltegia. ARTXIBOA

Hilaren 15eko 09:00ak arte dago eskaintzak egiteko epea.

Etxarri Aranazko Udalak hiltegirako ur bero sanitarioaren instalazioa egiteko kontratazioa emateko deialdia egin du. Lizitazioaren prezioa 21.444,69 eurokoa da (BEZik gabe). Jasotako eskaintzen artean kalitate prezio erlazio onena duenari emanen dio udalak lana.