Gazte gipuzkoarrek Kalaska kooperatiba ezagutu dute

Guaixe 2023ko urr. 13a, 11:21

Gipuzkoako lehen sektorean ari diren gazteak Etxari Aranazko hiltegian bisitan. @IntiaSa

Sakanako Garapen Agentziaren eta Intia enpresa publikoaren bidez, erakutsi zieten Nafarroako nekazaritza ekintzailetzaren adibideetako bat izan zen Etxarri Aranatzen bisitatu zutena.

Gipuzkoako hamabi gaztek Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako lau ustiategiak bisitatu zituzten iraileko azken astean. Eta bisitetan lehena Etxarri Aranatzera egin zuten, Sakanako Garapen Agentziak (SGA) eta Etxarri Aranazko Udalak bulkatutako Kalaska kooperatiba ezagutzeko. SGAko elikadura teknikari Nerea Viana Zugadik azaldu zienez, kooperatiban erakundeez aparte abeltzaintza-sektoreko bederatzi pertsona daude, inguruko bost ustiategitakoak. Azaldu zien ere, Etxarri Aranazko hiltegi zaharra birmoldatu dela. Hestekiak lantzeko, haragia zatikatzeko, ontziratzeko eta garbitzeko gela bat egin dute horretarako. Era berean, produktu ekologikoa eraldatzeko aukera izanen dela ere azaldu zien. Viana Europako Cocoreado proiektuan parte hartzen du. Hain zuzen ere, Intia erakunde bazkideetako bat den proiektu horri esker, diru-partida bat bideratu da Kalaska garatzeko.

Hamabi gazteekin batera, Etxarri Aranatzen izan ziren Xabier Arruti Gipuzkoako Lurralde Oreka Berdeko diputatuak, Arantza Ariztimuño Nekazaritza eta Lurralde Oreka zuzendariak eta Haziko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Lurgintzako eta Abelur Kooperatibako teknikariak. Intiaren aldetik, Beatriz Preciadok, Balio Katearen eta Azterketa Ekonomikoen kudeatzaileak, eta Esther Sotilek, merkaturatzeko zirkuitu laburren ataleko teknikariak hartu zuten parte bisitan.