Sakanako Pala Txapelketako lehen mailan aritzeko aukeraren berri izan zuenean "asko poztu" zela dio atzelari etxarriarrak. "Ongi jokatzea eta ikastea" zen bere helburua, baina txapela janztea lortu zuen. "Palan hobetzen ari naizela eta lehen mailako final bat irabazi dudala ikustea... oso harro nago".