Asteartea izanen da Etxarriko kintoen egun handia

Guaixe 2024ko ots. 6a, 11:24

2024ko Etxarri Aranazko kintoak. UTZITAKOA

Otsailaren 12an eta 13an, astelehena eta asteazkena, izanen dira kinto ospakizunak Etxarri Aranatzen.

Etxarri Aranatzen aurten 23 kinto daude: Ekhi Balda Anso, Maia Jimenez Elizalde, Oier Ormazabal Ijurra, Nagore Erdozia Gonzalez de Pedroso, Maddi Beltza Beristain, Gorka Laplaza Velaz, Aitzara Maiz Ormazabal, Amaia Razkin Alves, Arrate Zabala Jaka, Joritz Arratibel Mendiola, Yahya El Bahhaoui Souri, Iñigo Urrestarazu Peña, Olaia Erdozia Urmeneta, Araitz Erauskin San Martin, Riham El baz El houndali, Uxue Larraza Senar, Itoitz Aldasoro Garrido, Belatz Nabarro Zabala, Adei Aldasoro Begiristain, Harriet Artieda Diez, Joel Goikoetxea Gartziandia, Nahia Senar Ormazabal eta Eñaut Oiarbide Erdozia.

Kintoak beraien ospakizuneko gastuak ordaintzeko eskatzera abenduaren 31n atera ziren. Orduan nahikoa diru bildu ez zutela iritzita, ospakizuna finantzatzeko txerrikume bat zozketatzea otu zitzaien. Txartelak euro batean saltzen egon dira. Haiek eskuratzeko aukera bada oraindik ere. Zenbaki saritua asteartean jakinaraziko dute. Inauteriak ez dira kinto etxarriarrak plazara aterako diren egun bakarrak. Izan ere, Olentzerori bidea erakutsi zioten. Gainera, San Kirikon, San Adrianen eta Ama Birjinaren egunean dantzakia dantzatuko dute. Eta festetan osteguneko egitaraua prestatuko dute.

2024ko Etxarri Aranazko kintoen egitaraua

Otsailak 12 astelehena

21:30 Afaria, Iturri ederren.

23:30 Tolosako inauterietara.

Otsailak 13 asteartea

10:00-14:00 Baserritarrez jantzita, kintoak etxez etxeko eskea eginen dute, Eztanda txarangak lagunduta.

15:00 Bazkaria, Bordan.

18:00 Zozketa.

 

Erlazionatuak