2014ko apirilaren 13an independentziari buruzko herri galdeketa egin zuten Etxarri Aranatzen, etxarriar talde batek sortutako A13 ekimenaren baitan. Euskal Herri independiente bateko herritarra izan? galdera luzatu zuten duela hamar urte apirilaren 13 hartan, eta 851 herritarrek eman zuten botoa, %42,55eko partaidatzarekin. Aldeko botoak 804 izan ziren, eta ezezkoak 18 boto. Boto txuriak 18 izan ziren, eta baliogabeak 3. Herri galdeketarekin batera egun osoko egitarau zabala prestatu zuten.
Hamar urte pasa dira herri galdeketa egin zela, eta efemeridea gogoan eta hura gogoratu eta ospatu beharra dagoela iritzita, apirilaren 13an, larunbata, Izendu ginen, ga ta izenen ga! Erabakiaren bidean! Elkarrekin erabaki eguna antolatu dute.
Besteak beste, erakusketa, auzatea, erraldoiak eta gaiteroak, ekitaldia eta talde argazkia, herri bazkaria eta txarangarekin eta Trikidantz taldearekin musika izanen dira. Herri bazkarirako txartelak apirilaren 9ra arte, Xapateron eta Leku Onan eros datiezke, helduak 25 eurotan eta haurrak 12 eurotan. Sagardo kupela egonen da ere.
A13 10 urte! egitaraua
Apirilak 13 larunbata
Etxarri Aranatz
10:00 Erakusketa.
11:00 Auzatea.
11:30 Erraldoiak eta gaiteroak.
13:15 Ekitaldia, plazan: Erabakiaren bidean!
13:45 Sakana Kantuz.
15:00 Herri bazkaria, frontoian.
17:00 Kuxkuxtu txaranga.
20:00 Trikindatz taldearekin dantzaldia.