Hizketan

"Irurtzun pilota klubean nola egiten duten lan beti gustatu zait; asko ikasiko dut"

Maider Betelu Ganboa 2024ko irailaren 30a

Josu Igoa pilotari etxarriarrak Altsasuko Otadiko Kristo Deuna Txapelketa irabazita bukatu du udako denboraldia...

Aurten Irurtzun klubeko pilotaria da aurrelari etxarriarra, eta pozarren dago, Miguel Berazak zuzentzen duen taldean "kalitate eta maila handia" dagoelako. Aurki hasiko den denboraldiko txapelketetarako ongi prestatzen dago buru belarri.