Izen bereko dokumentala ikusiko da urriaren 11n 18:30ean Etxarri Aranazko Kultur Etxean antolatu den topaketan. "Nik txikitan ez nuen erreferenterik izan. Egun, badaude emakume ezagun lesbianak, zorionez" dio kirolariak. Halaber, formazioa eta ezagutza aldarrikatu du. "Formazioa eta ezagutza behar dugu, LGTBI+ kolektiboko pertsonak seguru eta lasai nola sentiarazi jakiteko".