"Aurreko denboraldia ongi joan zen, baina aurtengoa oraindik hobea izaten ari da"
Maider Betelu Ganboa
2024ko azaroaren 25a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asier Estarriaga Navarrok goitik hasi du denboraldia, Nagore Laffage Memoriala irabaziz eta Behobiako eta Valentziako markak hobetuz. Aurtengo helburu nagusia Londongo Maratoia da, eta hura ongi prestatzeari eskainiko dio denboraldia.